Horrela hasi zen istorio hau Bilboko aireportuan. Akatsa, gaizki ulertua, ezbeharra. Egia da horrek ekarri gintuela hona. Pozten naiz. Inprobizazioa izan da gure ardatza.
5.000 km. baino gehiago izan dira bizikletaren gainean. Ordu asko. Pentsamendu gehiago. Gezurretan arituko nintzateke gure ipurdiek eta bestelako gorputz atalek ez dutela horren ondorioak igertzen esango banu. Zorioneko ondorioak ordea.
Bestelako bidaiak eskeintzen dituzte agentzia batzuek. Geuk geurea egin dugu. Ez beste inorena. Errepikaezina. Hemengo jendearekin egon gara. Benetan herrialde hauek ezagutu ditugu. Benetan euren elkartasunez blai bueltatuko gara. Benetako esperientzia. Apaltasunez. Jakinda nondik gatozen eta nora goazen. Jakinda zein den geure aportazioaren balioa. Xumea. Baina geurea.
Topikoak lurperatuz, argentinoak majoak direla konturatu gara, nahiz eta mate puta hori gora eta behera daramaten. Peru berdearen argazki tipikoa aldatu eta bertako basamortua ere ezagutu dugu...
Askotan azaldu behar izan dugu zergatik. Zergatik ari ginen hau egiten. Guk argi genuen. Baina ez da erreza izan. Kirola, abentura, kultura, bidaia, esperientzia bezalako hitzak erabili ditugu. Zorioneko pertsonak ginela bagenekien nahiz eta galdetzen zutenek gixajoak besterik ez ikusi...
Txirrindulari profesionalak ote ginen galdetu digute batzuek. Nor eta guri. Multikirolaren defendatzaile amorratuenak. Oraingo honetan bizikleta izan da. Hurrengoan, nork daki. Besteek ea hau egiten dirua irabazten genuen. Ordainezina...
Ordainezina ere Pablok egin duen lana. Ez bakarrik blogarekin, argazkilari lana... Izugarrizkoa txo! Sukaldean ere fin-fin...
Gauza hauek bukatzen direnean pentsamendu eta sentimendu asko edukitzen dira. Baina askotan esan dudan moduan, istorioak zentzua har dezan, bukaera beharrezkoa da.
Mila esker hor egon zareten guztioi. Oso atsegina izan da zuek sentitzea eta irakurtzea. Lanpostutik, etxetik edota kontsulta ordutik. Besarkada beroa. Bizitza "normala" esperoan dugu. ai ai ai. Zorionez buelta ondo prestatu dut hain gogorra ez izateko...Izan untsa.
Abentura polita benetan!
ResponderEliminarAsko gozatu dugu zeuen kondairekin eta oraindik ahoz entzuteko prest gaude. Gogoz gaude zuek ikusteko.
Zorionak hirukote.
Koldobika
Baina dagoeneko historio honen amaiera heldu da?
ResponderEliminarBeno seguru denbora izan dozutela abentura berriak pentsatzeko.
Bueltako bidai ona izan.
Xabitxu
Como puede escribir tan bien este chico con lo poco q lee? q ganas de ver al lemur y a los otros dos bichos negros,delgados y peludos q vienen con el...besito en el ojo
Eliminarla monifla
Bikain laburtua, bai euskeraz, bai gasteleraz. Lan ederra benetan.
ResponderEliminarLaster arte!!!
Abentura polita benetan. Zorionak eta ongi etorri Bilbora
ResponderEliminardabilen harriari goroldiorik ez
ResponderEliminarederra bidaia, parajeak eta kontakizuna.
laster arte
deustuar bat