jueves, agosto 19, 2010

Abentura polita hau bukatu egin da

bai, pablok hementxe behean komentatu duenez 37 egun, 1000km eta 30 kilo atzean utzita, abentura hau bukatu egin da.

sentsazioak gazi-gozoak dira hirurontzat. pablo, koldo eta oihan. elkarrekin bizi izan gara hainbeste egunetan zehar. liskar barik. eztabaida sortzen. gogoetak egiten. mundua aldatzen. pentsatzen. kritikatzen. kantatzen(batez ere oihan). barre egiten (negarrik ez, los txikos no lloran). izerditan...

koldok esan zuen behin abenturak nolabait zentzua har dezan, amaiera bat egon behar duela.eta hala da. amaiera barik ez dago abenturarik. baina egia da ere bukaera horrek tristura puntu bat utzi digula.

zorionez aste nagusia dator orain. nahaste-borraste horretan zaila izango da nostalgiak lekua aurkitzea. baina irailaren 1ean lanera bueltatu behar izango dugunean...orduan komeriak. HRP honetan bizi izandako momentu latz guztiak oroitzapen gozoak bilakatuko dira. hasi dira bilakatzen. naturak beti gauza asko irakasten dizkizu. mundu honetako gauza asko baloratzen eta beste batzuk ezertarako ez dutela balio. ea benetan noizbait ezagutza hauek praktikan jartzen ditugun gure eguneroko bizitzan.

MILA ESKER BENETAN BLOG HONETAN ETA ABENTURAN PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!

MICHAEL, WHERE ARE YOU? HAVE YOU REACHED THE SEA OR YOU JUST GOT LOST? ANSWER PLEASE!

GORA HRP! GORA GURE ESTILOA! GORA MR RETO!

No hay comentarios:

Publicar un comentario